Produkturen bat itzuli nahi izanez gero, aukera daukazu horretarako.
Gure webgunean edota Instagrameko profilean ikusitako produkturen bat erosi nahi izanez gero, eskaera hasteko 3 modu dituzu: idatziguzu Whatsapp bitartez 688 750 783 zenbakira, Instagrameko mezu pribatu bitartez @gogoko.eus profilera, edota e-mailez zuzenean maialen@gogoko.eus-era.
Hurrengo pausoetarako Maialenen laguntza izango duzu: kolore, neurri eta produktuen inguruko bestelako aldaeren inguruan galde diezaiokezu. Produktuaren erosketarekin aurrera egiteko, Maialenek 24 orduz erreserbatuko dizu produktua, ordainketa egiten duzun bitartean (egin klik hemen ordainketa moduak ezagutzeko). Behin ordainketa eginda, produktuaren bidalketarako beharrezko diren datuak eskatuko dizkizu Maialenek, eta helbide horretan bertan jasoko duzu gure kaxa 24-48 ordutan.
Gure produktu eskaintza osoa ikusi dezakezu bai gure Instagrameko profilean baita gure webgunean ere. Gogoratu astero-astero produktu berriak igoko ditugula; beraz, gure sare sozialak jarraitzea eta gure nobedadeak jasotzeko erne egotea gomendatzen dizugu.
Noski! Helbidea ematerako garaian emazkiguzu oparia egin nahi diozun pertsonaren izen-abizen eta helbidea, eta hari bidaliko dizkiogu arazorik gabe.
Edozein momentutan jarri zaitezke gurekin harremanetan, baina gure lan ordutegian bakarrik erantzun ahal izango dizugu: astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 17.00etara. Ordutegi honetatik kanpo jasotzen diren mezu guztiak gordeta geldituko dira, eta ahal bezain lasterren erantzungo dira.
Ez da beharrezkoa sisteman alta ematea. Eskaera egiteko Maialenek eskatuko dizkizun datu bakarrak ondorengoak dira: batetik, telefono mugikorraren zenbakia beharko du ordainketa egiteko estekarekin SMS bat bidaltzeko; bestetik, produktuen bidalketa egiteko helbidea eskatuko dizu. Gure pribatutasun-politika bisita dezakezu datu hauek nola biltzen ditugun argi ulertzeko.
Eskaera baliogabetu edo produkturen bat aldatu nahiko bazenu Maialenekin hitz egin beharko duzu Whatsappez edo e-mail bitartez, horretarako garaiz ote zabiltzan jakiteko. Dagoeneko produktua kaxan sartuta baldin badago, ezin izango duzu eskaera atzera bota edo aldatu.
Maialeni mezu bat idaztea (Whatsapp, Instagram edo e-mailez) besterik ez duzu behar kontsulta egiteko, eta bere esku dagoen guztia egingo du zure zalantzak argitzeko. Behar izanez gero produktuaren argazki gehiago ere bidaliko dizkizu!
Produktuaren eta dendaren arabera izango da, baina ziurrenik posible izango da nahi duzun hori eskaintzea. Idatzi mezu bat Maialeni eta galdetu bilatzen ari zaren horren inguruan, bere esku dagoen guztiarekin lagunduko dizu!
Gure produktu eskaintza osoa ikusi dezakezu bai gure Instagrameko profilean baita gure webgunean ere. Gogoratu astero-astero produktu berriak igoko ditugula; beraz, gure sare sozialak jarraitzea eta gure nobedadeak jasotzeko erne egotea gomendatzen dizugu.
EZ. Gogoratu GOGOKO Tolosako saltoki txikiek eskaintzen duten zerbitzu bat dela, eta saltoki hauek produktu-aniztasun handia duten arren, ez dute stock handia izaten; produktu bakoitzeko unitate gutxi saltzen dituzte. Produktu hauetako asko bakarrak dira. Horregatik eskaerak lehenbailehen egitea gomendatzen dizuegu!
GOGOKO zerbitzuaren parte izateko informazioa jaso nahiko bazenu, idatziguzu info@gogoko.eus helbidera edo deitu Tolosa&Co-ren bulegora 9.00etatik 17.00etara (943 653 578).
Produktu bat erosteko erabakia hartzen duzunean Maialenek 24 orduz erreserbatuko dizu produktu hori, ordainketa egin ahal izan dezazun. Ordainketa egiteko bi era eskaintzen ditugu: kreditu txartelez edo transferentzia bitartez. Gogoratu Maialenen gidaritza izango duzula prozesu osoan zehar.
Ordainketa kreditu-txartel bitartez egiteko telefono mugikor baten zenbakia eskatuko dizu Maialenek. Zenbaki horretara SMS bat bidaliko dizu ordaindu beharreko zenbatekoarekin eta esteka pribatu batekin: klik egiterakoan REDSYS-en orrialde seguru bat irekiko da zure nabigatzailean, kreditu txartelaren informazioa sartu eta ordainketa egiteko.
Ordainketa banku-transferentziaz egitea erabakitzen baduzu, Maialenek eskainiko dizu horretarako beharrezko informazio guztia. Ondoren, ordainketaren justifikantea bidali beharko diozu ondo egin dela konfirmatzeko.
Produktua erreserbatuta dagoen 24 ordu horien barruan ordainketa egingo ez bazenu, produktua berriro ere erosteko libre geldituko da.
Momentuz ordainketa egiteko bi era eskaintzen ditugu: kreditu txartelaren bitartez edo banku-transferentzia eginez. Ordainketa prozesuaren inguruan informazio gehiago izateko egin klik hemen. Gogoratu 24 orduz erreserbatuko dela erosi nahi den produktua; denbora horren barruan ordainketa egin ez bada, produktua berriro ere erosteko libre geldituko da.
Erosketa eta ordainketa prozesuak seguruak dira uneoro: Maialenek kreditu txartelez ordainketa egiteko SMS bidez bidaliko dizun esteka bakarra eta zuretzat espezifikoa izango da (ez dugu guk bidaltzen, bankuak bidaltzen du zuzenean). GOGOKOn ez ditugu zure txartelaren datuak jasotzen inongo momentuan.
Elkarren ondoan lan egiten dugu uneoro gure bankuarekin ordainketa prozesua ahalik eta sinpleena eta seguruena izan dadin. Gogoratu Maialen ere laguntzeko prest dagoela, eta ordainketa prozesu osoan zehar bere gidaritza jasoko duzula.
Momentu honetan eskaini dezakegun metodo bakarra etxerako bidalketa da, baina gogoratu gure produktu guztiak Tolosako saltoki txikietatik eratorritakoak direla; beraz, dendetan bertan ere topatu ditzakezu salgai. Tolosara erosketak egitera etortzea gomendatzen dizugu!
Bidalketa gastuak DOHAINIK dira. Gastu hauek Tolosa&Co elkarteak eta saltokiak berak erdibana bere egiten ditu, proiektuarengan sinesten dutelako.
Zure eskaeraren bidalketaren egoera ezagutzeko, idatzi maialen@gogoko.eus helbidera.
Ordainketa egiten duzun momentuan bertan jarriko dugu martxan zure eskaeraren bidalketa. Maialenek abisua pasako dizu zure kaxa saltokitik ateratzen den unean, eta ordutik, 24-48 ordu beharko ditu mezulariak zure etxeko edo lantokiko atea jotzeko.
Oraingoz penintsulara bakarrik egiten ditugu gure produktuen bidalketak.
Bai, noski! Errazagoa bada mezulariak zu bulego edota lantokian topatzea, emaiguzu helbide hori etxekoaren ordez. Gure helburua GOGOKO zerbitzuaren bitartez egiten dituzuen erosketak erraztea da.
Bi aukera daude produktu bat itzultzeko: erosi duzun saltokian bertan itzuli dezakezu fisikoki, edo gure bilketa zerbitzua eska dezakezu zure helbidetik pasa gaitezen kaxa jasotzera. Guk biltzea nahi baduzu, idatzi mesedez Maialeni hemen klik eginda. Eta gogoratu! GOGOKOren kaxan itzuli beharko da produktua; beraz, kontuz irekitzerakoan.
Ohar garrantzitsua: produktuen itzultzea GOGOKOren bilketa zerbitzuarekin eginez gero, errenboltsoa ordainketa egin zen modu berean egingo da. Baina itzultzea berezko saltokian egiten bada, saltoki bakoitzaren itzultze-politika aplikatu da. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan gurekin.
Baldintza perfektuetan dauden produktu guztiak itzuli ditzakezu. Edertasun eta estetika produktuei dagokienez ireki gabe egon beharko dute, bere jatorrizko enbalajean. Higiene intimo edota erabilera intimo eta pertsonaleko produktuen kasuan ez da itzultzerik onartuko artikulua babesten duen jatorrizko segurtasun-bilgarria edo bestelako protekzioak irekita badaude.
Produktuen itzultzea GOGOKOren bilketa zerbitzuarekin eginez gero, errenboltsoa ordainketa egin zen modu berean egingo da. Baina itzultzea berezko saltokian egiten bada, saltoki bakoitzaren itzultze-politika aplikatu da. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan gurekin.
Itzuli ordez aldaketa bat egiteko modu bakarra jatorrizko saltokira joan eta bertan egitea da. Zalantzarik izanez gero, idatzi Maialeni.
GOGOKOn itzultzeak ez dira itzultze-orrien bitartez egiten. Kaxa iritsi zitzaizunean barnean gordea zeneukan saltokiaren tiketa besterik ez duzu behar izango.
Eskaera kaxa jasotzen duzun unetik 14 egun natural dituzu itzultzea eskatzeko.
Fisikoki zure eskaera jatorrizko saltokian itzultzea doakoa da; GOGOKOren bilketa zerbitzua behar izanez gero, 3€ ordaindu beharko dituzu.