Erosi
nahi duzuna,
whatsapp bat
bidalita.
688 750 783

Bidali mezu bat
Zure enkarguak Tolosako komertzio txikitik 🙌🏼

Zer behar duzu? Gure saltokietan denetarik aurkitu dezakezu: ikusi saltokien zerrenda hemen klik eginda.

Idatzi Whatsappez zure eskaera egiteko. Maialenek aukera ezberdinak emango dizkizu!

Ordaindu kreditu txartelarekin eta jaso nahi duzun lekuan 24-48 ordutan!

Tolosaldekoa bazara, egun berean jaso dezakezu.

Tolosaldekoa bazara, orain zure eskaera egun berean jaso dezakezu gogoko express zerbitzuari esker. Egin enkargu guztiak batera!
Ikusi saltokien zerrenda

Bidalketak: nora eta zenbatean?

Tolosaldea

2€

bidalketako
  • Noiz jaso?
  • Eskaera 13:00 baino lehen
    Egun berean | 18-20h
  • Eskaera 13:00 ondoren
    Hurrengo egunean | 18-20h
Penintsula osoa

3€

bidalketako
  • Noiz jaso?
  • Eskaera egin eta
    24 ordutan
    egun osoan zehar
Galdera & erantzunak

BURURATZEN ZAIZUN GUZTIA! Arropa, oinetakoak, osagarriak, liburuak, etxetresnak, edertasun-produktuak, farmazia eta parafarmaziakoak, loreak, kirola egiteko beharrezko materiala… behar duzun guztia. Eta orain (eta Tolosan jasotzeko bada), Gogoko EXPRESS zerbitzuari esker produktu freskoak ere eskatu ditzakezu (harategiak, frutategiak, …), egunean bertan egiten denez entrega, ez du freskotasuna galduko! Maialeni whatsapp bat bidali (688 750 783) eta behar duzun hori Tolosako saltokiren batean topatzen saiatuko da, zure etxera bidaltzeko.

 

Bai, noski. Kontatuiguzu whatsappez zein den zure ideia eta aurrekontua, eta aukera ezberdinak eman ostean, guk erosiko dugu zure partez. Zuk emandako helbidera bidaliko dugu 24 ordutan (egun berean bidalketa Tolosaldera egiten bada)! Zorion-mezutxo bat ere utzi ahal izango duzu kaxaren barnean 😍

Eskaera bat egin nahi baduzu (edo besterik gabe informazioa jaso), bidaliguzu whatsapp bat hurrengo zenbakira: 688 750 783. Maialenek erantzungo dizu, eta behar duen informazio hori eskatuko dizu: neurriak, koloreak, edo dena delako aldaera. Argazkiren bat behar baduzu ere, gustora bidaliko dizu! Behin erosketa egin nahi duzula konfirmatuta, esteka bat bidaliko dizu SMS bitartez kreditu txartelaren bitartez ordainketa egin dezazun. Behin ordainketa eginda, produktuaren bidalketarako beharrezkoak diren datuak eskatuko dizkizu, eta 24 ordutan zuk aukeratutako helbidean jasoko duzu GOGOKO kaxa! 📩  (Bidalketa Tolosaldera bada, GOGOKO Express zerbitzua erabili ahal izango duzu)

Eskatzen dituzuen produktu guztiak Tolosako saltoki txikietan erosten ditugu zuzenean, ondoren GOGOKOren kaxan sartu eta mimo handiz zure etxera bidaltzeko 🙌🏼  Hemen klik eginda gure sarean dauden saltoki guztien zerrenda ikusi dezakezu!

Bidalketak penintsula osora egiten ditugu, 24 ordutan, zuk aukeratutako helbidera: etxera, lanera, edo zuk behar duzun horretara. Bidalketa gastuak: 3€.

Hori bai! Bidalketa Tolosaldera egingo bada, GOGOKO Express zerbitzua erabili dezakezu: 13:00ak arte egindako eskaerak egun berean jaso ahal izango dituzu, 18:00-20:00 artean. Arratsaldean egiten diren eskaerak hurrengo egunean (18:00-20:00) jaso ahal izango dira. Bidalketa gastuak: 2€.

GOGOKO EXPRESS tolosaldeko herritarrentzat bereziki jarri dugun bidalketa zerbitzu berria da: egunean bertan jasoko dituzu zure erosketak. Enkargu guztiak batera egin ditzakezu zerbitzu honekin, saltoki bat baino gehiagokoak badira ere: harategia, fruta-denda, gozotegia… 🍏🍅🥑🥦🥕🧀 Bidaliguzu zure enkarguen zerrenda eta gu arduratuko gara. Produktu freskoak saltzeko helburuz jarri dugu martxan zerbitzu berri hau; izan ere, momentuko banaketa eta bestelako baldintzak eskatzen dituzte produktu zehatz askok! Orain, zure enkarguen freskotasuna bermatuta daukazu. 

Gaur egun ordainketa modu bakarra eskaintzen dugu, kreditu-txartelez egindako ordainketa. Ordainketa egiteko SMS bat bidaliko dizugu esteka batekin, zeinak gure ordainketa-pasarelara eramango zaituen. Bertan, segurtasun eta konfidentzialitate guztiarekin sartu ahal ditzakezu zure ordainketa datuak.

Bai, kaxa jaso eta 14 egun natural dituzu itzultzea eskatzeko. Produktuak baldintza onetan egon beharko du (edertasun eta estetika produktuei dagokienez ireki gabe egon beharko dute, eta higiene intimo edo erabilera pertsonaleko produktuak ezingo dira itzuli jatorrizko segurtasun-bilgarria irekita badago). Bi aukera daude produktu bat itzultzeko: erosi duzun saltokian bertan itzuli dezakezu fisikoki, edo gure bilketa zerbitzua eska dezakezu zure helbidetik pasa gaitezen kaxa jasotzera. Guk biltzea nahi baduzu, idatzi mesedez Maialeni whatsappez  Eta gogoratu! GOGOKOren kaxan itzuli beharko da produktua; beraz, kontuz irekitzerakoan.

Ohar garrantzitsua: produktuen itzultzea GOGOKOren bilketa zerbitzuarekin eginez gero, errenboltsoa ordainketa egin zen modu berean egingo da. Baina itzultzea berezko saltokian egiten bada, saltoki bakoitzaren itzultze-politika aplikatu da. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan gurekin.

Jarraitu gaitzazu Instagramen: